Gure proiektua

Gaixotasunaren fase desberdinetan paziente onkohematologikoak laguntzea eta trebatzea da mugiarazten gaituena, eta hauen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dien honako hauek sortzea:

– Komunikazio “espazio” bat
– Laguntza taldeak

Gure proiektua

Gaixotasunaren fase desberdinetan paziente onkohematologikoak laguntzea eta trebatzea da mugiarazten gaituena, eta hauen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dien honako hauek sortzea:

– Komunikazio “espazio” bat
– Laguntza taldeak

GURE BERRIKUNTZA

Elkargunea

Elkargune bat sortzea, pazienteek eta haien familiek igaro behar dituzten egoera ezberdinetako galderak erantzuten laguntzen diena, enpatia erakusten duena, entzute aktiboaren bitartez eta bizi-kalitatea hobetzeko estrategiak eskainiz.

Ahalduntzea

Paziente hauen ahalduntzea lortu (hauen ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak zeintzuk diren ebaluatuz gero) komunikazio eta ikaskuntza errazteko tresna berritzaileak erabiliz.

Boluntariotza

Boluntariotza talde egonkor eta konprometitu bat antolatu, pazienteak erakartzeko zein proiektua garatzeko balio duena (medikuak, osasun-langileak eta denbora luzez gaixotasunarekin bizi diren pazienteak, beste pazienteentzako laguntza tresna egokia baitira).

Elkarrekikotasuna

Boluntariotza mugimendua orokorrean bultzatzeko laguntza ematea, elkarrekiko laguntza beharrezkoa dela eta komunitateko kideek berek bete behar dutela filosofian oinarrituta.

Elkargunea

Paziente onkohematologikoei laguntza eta ahalmena eman gaixotasunaren fase ezberdinak eramaten, hauen ahalduntzea lortzeko behar duten espazio bat eta medioak sortuz, pazienteak eta haien familien elkarrekiko komunikazioa, laguntza eta bizi-kalitatea hobetzeko estrategiak ahalbidetzen dituena.

Boluntariotza Sarea

Gaixotasun hauetan esperientzia ezberdinak gainditu dituzten pazienteek, lan hauetan praktika eta ezaguerak dituzten pertsonek eta osasun-profesionalek edo horrekin lotutakoek osatutako Boluntariotza Sare egonkor eta konprometitu bat eraikitzea.

Kontzientziazioa

Pazienteak bizitza ohitura osasuntsuak izatearen garrantziaz kontzientziatu gaizotasunek eragiten dituzten aldaketei aurre egiteko eta beste patologiak saihesteko.