Kausa berberagatik elkarrekin lan eginez
UBUNTU, Ni naiz gu garelako
Antropologo batek afrikako tribu baten seme-alabei joku bat proposatu zien. Zuhaitz baten ondoan frutez beteriko saski bat jarri zuen eta haurrei esan zien saskira iristen zen lehenengoak fruta guztiak irabaziko zituela. Korrika egiteko seinalea eman zienean, haur guztiek eskutik heldu eta guztiak batera joan ziren korrika saskia zegoen lekuraino, gero elkarrekin eseri ziren saria gozatzeko. Antropologoak horrela jokatzearen zergatia galdetu zienean, bakar batek fruitu guztiak irabazi ahal izango balitu, haurrek erantzun zuten: UBUNTU, nola izan liteke gutako bat zoriontsu, beste guztiak triste badaude?